XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni ere, marsan dagoen Gizadiari buruz, akordura eta pensamentura nator, geracen diren herriok, zerbicera geracen diren herriok, hegal eroriak dituztenek, beren arimako gogotik direna maitacen ez dutenek, laster bukatu behar dutela, eta gainera etoiki eta doilorki bukatu.

nik ere, gure lagun hurkoa deitu behar diegunei buruz, jente exa-barrenduak gorrotacen ditut, ba diren baina ez direnak, gure haurren hegalen exaiak, eta legamiacat eman nahi nieke nire gorrotoaren pizka bat, espirituan guztiz gose izan ondoren, hegaldaketa luzean zeru hobeen bila nobleki hegaz egiten duten gizon guztiei.

Egun gaizto hauetan, gorenean, hodei exai artean, Pirinioetatik, moko-kolpe asko eman ondoren iragaten den hau libertatea da.

Hemendik edo hortik ez datorren, ezpada edonundik doan eta datorren libertatea.

Franciatik ez datorrena (gezurra!), Ingalaterratik ez datorrena, ezpada haurzarotik ingelesei eta francesei baino bider gehiagotan buruaren gainetik eta aldarri gehiagorekin irago zaiguna.